Donostia Kutxa Kultur Festibala izango du izena musika independentearen jaialdiak, aurrerantzean.
Izaro bakarlari bizkaitarrak ere abestuko du jaialdian. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Donostia Kutxa Kultur Festibala, izen horixe izango du aurrerantzean Igeldoko musika independentearen jaialdiak. “Hiriko ikonoetako bat bihurtu nahi dugu. Bost urte eskasetan Donostiako agendan garrantzia hartzea lortu dugu”, aipatu du Ginmusica-ko Sergio Cruzadok, jaialdiaren aurkezpenean.
Belako eta
Berri Txarrak izango dira eszenatoki nagusian arituko diren euskal taldeak, eta horiekin batera, nazioarteko beste hainbat:
Bloc party,
Chk chk chk,
Young fathers eta
Local natives. Edonola, kartel burua falta dela aipatu du Cruzadok: “Ekitaldirik dibertigarriena izango da, zuzeneko indartsu askorekin”. Irailaren 2an eta 3an izango da jaialdia, Igeldoko jolas parkean, aurreko urteetan bezala; hala ere, hiriko leku gehiagotara zabalduko dute jai giroa.
Gainontzean, eszenatoki txikiagoetan, talde hauen presentzia baieztatu dute:
Corizonas,
Dan wilson band,
Izaro,
LA,
Neuman, N
udozurdo,
Nuria Graham,
Rural zombies eta
Señores.
Sarrerak, 30 eurotik aurrera
Sarrerak datorren maiatzaren 4an jarriko dituzte salgai, 11:00etan. Hasieran, 30 eurotan eskuratzeko aukera egongo da, ; uztailaren 1etik aurrera, 42 euro balioko dute; eta, abuztuaren 12an, 50 eurora igoko dira. Internet bidez:
Kutxasarrerak,
ticketea eta
ticketmaster; fisikoki, leku hauetan: FNAC, Carrefour eta Halcon Viajes; eta telefonoz: 902 15 00 25 telefono zenbakira deituta.