Alejandro: "Maskarak kendu dituzte gaur"
udal gobernuak uko egin diolako Uliako parkearen inguruan herri kontsulta egiteari.
Donostiarrentzako egun tristea dela adierazi du Löic Alejandrok: “asko sentitzen dut uliatarrengatik, aukera ona zutelako euren nahia erakusteko mintegien inguruan. Baina bereziki egun tristea da donostiar guztientzako, ez zaielako iritzia emateko aukerarik eman”.
Urtebete eskas pasa da galdeketen ordenantza onartu zuela udalbatzak ahobatez. Baina udal gobernua XX. mendeko parte hartze eredu batean gelditu dela esan du Alejandrok: “maskarak kendu dituzte gaur; partaidetza zuzenaren aldarria egiten dute, baina gero uko egiten diote herri kontsulta bat egiteko aukerari. Kontraesan izugarria da”.
Udal gobernuak “aitzakiak” besterik ez dituela jarri nabarmendu du Axier Jaka, EH Bilduko kideak: “euren gehiengoa baliatu dute Uliako proiektua zapaltzeko. Erabakiak bulegoetan hartzearen politika zaharrak itzuli dira EAJ eta PSE-EErekin”. Egoera honen aurrean, Alejandro eta Jakak berretsi dute euren alderdiak partaidetza zuzenaren ildotik lanean jarraituko dutela, eta gaia edozein dela ere galdeketak proposatzeko gonbita egin die herritarrei.
Bestalde, galdeketaren eremuari dagokionez, “beste aitzakia bat” dela uste dute Irabazi eta EH Bilduk: “gu prest geunden PPren zuzenketa onartu eta galdeketa hiri osora zabaltzeko; baina hori ere ez du kontuan hartu udal gobernuak. Benetan deigaria da euren jarrera”, esan du Jakak.
Irabazi nahiz EH Bildu gazteentzako etxebizitzak egitearen alde agertu dira, baina beste leku egokiago batzuk badaudela uste dute. Ulia natur gune bat izan behar duela uste dute.
Uliatarrak ere udalbatzarrean izan dira, eta euren “lana eta ilusioa zapuztu” dizkietela adierazi dute. Ainhoa Aierberen esanetan, “harrigarria da herritarrei galdetzeari ezetz esatea. Benetan azalduko balitz Uliako parkean egiten dena…; ez da parke soil bat, Alderdi Ederrekoa bezalakoa edo Kristina Eneakoa bezalakoa, paseo bat ematera joan zaitezkeena; Uliako proiektua ez du balioan jartzen udal gobernuak”.
Triste atera dira uliatarrak udaletxetik: “kolpe hauek oso desmotigarriak dira, eta horrekin ere probetxu aterako dute”. Uliako lana guztiz boluntarioa dela gogoratu du Aierbek, eta lan hori guztia kontuan ez hartzea “pena izugarria” dela uste du.
Irabazi Donostia eta EH Bilduko kideak haserre agertu dira