Parte Zaharreko auzo baratzearen aldeko hainbat ekitaldi prestatu dituzte larunbaterako
Trinitate plazan abiatutako auzo baratzea bizirik nahi dutela aldarrikatu du auzoko gazte asanbladak.
udalaren garbiketa zerbitzuek eta udaltzainek gazte asanbladak abian jarritako auzo baratzea desegin zuten. Gazte asanbladak gertatutakoa salatu dute: “Denon artean eraiki dugun baratzea da, autogestioaren bidean, baina badirudi Donostia kultur hiriburu den honetan baratzek ere ez dutela tokirik, molestatu egiten dutela”.
Auzo baratzearekin aurrera jarraitzeko gogotsu daudela azaldu du Parte Zaharreko gazte asanbladak. Herritar guztiei larunbaterako prestatu dituzten ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete: “Nahiz eta gazteok bideratutako proiektua izan, auzo baratzea auzotar guztiekin eraiki nahi dugu”, adierazi dute ohar baten bidez.
Larunbat arratsaldean hasiko dira auzo baratzearen aldeko jarduerak. Kalejira aldarrikatzaile batekin abiatuko dira Bulebarreko kioskotik Trinitate plazara, 17:30ean. Ondoren, prentsaurrekoa emango dute, eta elkartasun argazkia egingo dute. Prentsaurrekoa bukatu ondoren, barrene herrikoia egingo dute, haurrentzako tailerrak prestatuko dituzte, horma irudi bat margotuko dute… Musikarekin girotuko dituzte auzo baratzearen aldeko jarduerak, eta jatekoa ere egongo da.
Asteazken goizean