Firestoneren lantegia okupatu eta bizia eman ziotenetik urtebete igaro da.
Paper tailerra. (Argazkia: Estitxu Zabala)
IIazko maiatzaren 1ean okupatu zuten Añorgako
Firestoneren lantegi zaharra 200 gazte inguruk,
Eraldia izeneko mugimenduaren bidez. Bi helburu nagusi jarri zituzten: Donostialdeko herri mugimenduaren saretze bat egitea; eta ekoizpenerako bideak lagileentzako berreskuratzea, maiatzaren 1eko langilearen eguna aitzakiatzat hartuta. Ordutik urtebete igaro da, eta 365 egun horietan lantegi zaharrari bizia eman diote erabiltzaileek, hainbat lantegiren bidez, bizitza alternatiboa posible dela erakutsiz.
Urtebetetze eguna da Firestoneko lantegi zaharrarentzat, eta egun osoko egitaraua prestatu dute: Serigrafia, ogia eta paper tailerrak; hitzaldia Argentinako lantegi berreskuratuen inguruan; bazkaria; bingoa; eta horma irudi bat egiten hasiko dira. Bertxortan bertso-antzerki emanaldia ere izango dute 19:00etan, eta, 20:00etan, triki poteoarekin hasiko dira gaueko giroa berotzen. Patronal, Txipittu, Malos Tiempos bastardos eta Eonian Elektro. DJ Bit Sounden musika saioarekin bukatuko da ospakizuna.
Bertan egindako lana
kanpora ateratzeko garaia dela uste dute, lan asko egiten ari baitira: serigrafia tailerra, arropa berrerabiltzeko doako denda, herritarrentzako liburutegia prestatzen ari dira, tailer mekanikoa, artisten txokoa, josteko tailer txiki bat, erabilera anitzeko gela, eta baratzea. Etxi Gabe mugimendua ere presente dago lantegian; eta eraikinaren modulo bat etxebizitza bezala erabiltzen ari dira.