Wroclaw 2016k antolatutako Thanks Jimi jaialdiarekin bat egin zuen atzo Kursaalen.
Arratdaldean, 16:00etan, 62 gitar-jolek Wroclaw-n zeudenekin batera ‘Hey Joe’ jo dute zuzenean. (Argazkia: Donostia 2016)
Poloniako Wroclaw hiriak errekorra gainditu du.
Thanks Jimi jaialdian 7.356 gitar-jolek jo baitute aldi berean Jimi Hendrixen
Hey Joe abestia. Donostia 2016-k ere bat egin du Thanks Jimi jaialdiarekin, eta igandean musikak eta poloniar zaporeek bete zuten Donostiako Kursaaleko Urumea terraza.
Asko izan dira euren gitarra hartu eta Jimi Hendrixen
Hey Joe abestia jotzen Wroclaw 2016rekni batera errekorra gainditzera gerturatu direnak. Wroclawko udalak emandako datuen arabera 7.356 gitar-jole batu dira bertan. Familiak, gaztetxoak eta adin guztietako pertsonek Hendrixi dioten miresmena partekatu dute eskenatoriaren ezkerraldean zegoen pantaila erraldoi bati esker. Wroclaw-ren plaza nagusiaren marrazkiek eta Karbido taldearen entsegu-showa izan dira jaialdiaren lehen orduen ekintza erakargarrienak. Poloniako laukoteak jendea liluratu du egurrezko mahai bati atera dion musikari esker. Atzoko eguraldi zakarra medio, jaialdiak azken orduko ordutegi aldaketaren bat edo beste jasan harren, igandeko eguraldi onak eta askotariko eskaintza kulturalak jende asko erakarri du Kursaalaren terrazara.
Donostian, 62 gitarrista
Dozenaka donostiar gitarristek Wroclaw-eko errekorra lortzeko erronkarekin bat egin nahi izan dute: Jimi Hendrixen
Hey Joe abestia aldiberean joaz. Donostian 62 izan dira izena eman dutenak, Wroclaw lortu duten 7.356 gitar-jole errekor berriari gehituko zaiena. Zuzeneko konexio bati esker, bi hirietako musikariek batuketa hori ikusi eta sentitzeko aukera izan dute.
Hey Joe jo ostean, zozketaren unea iritsi da, eta Wroclaw-ra bidaia Antxon Gutierrezi egokitu zaio.
Poloniako Karbido taldeak eman dio hasiera jaialdiari tradizioa eta originaltasuna batu dituen The Table ikuskizunarekin. Asko izan dira emanaldi berezi hori gertutik jarraitzeko instrumentu gisa erabili duten mahaira hurbildu direnak. Ibaiaren beste aldean musikak jarraitu egiten zuen. Male Instrumenty-ek eta Bente Kahanek kalejira original bat egin dute. Geldialdi bakoitzean abeslari ezagunak bere ibilbide luzeari errepaso txiki bat ematen zion, Male Instrumentik aldiz musikarekin jolas egin du. Talde original honek Alderdi Ederretik Kursaaleraino eraman duen pianoekin egindako instalazio batekin jendea aho zabalik utzi du.
Foxy Leires taldeak eskaini duen Jimi Hendrixen omenezko kontzertura jende asko gerturatu da. Bilboko hirukoteak argi utzi du, 40 urte eta gero, Hendrixen akordeak ez direla ahaztu. Horien ostean, Joseba Irazokiren txanda iritsi da. Garai berri honetan, musikari nafarrak bere orkestra-gizon izaera alde batera utzi eta musikari lagun batzuekin igo da oholtza gainera. Beratarrak argi utzi du, lagunekin ala gabe, bere zuzeneko indartsuak ez direla aldatu.
Hurrengo Zubideak
Wroclawrekin ospatutako lehen Zubidearen ostean, Lyon (Frantzia), Dublin (Irlanda) eta Ljubljana (Eslovenia) izango dira Zubideak proiektuaren hurrengo helmugak. Ekainaren 19an,
Bloomsday jaialdi ospetsua iritsiko da Donostiara, Dublinen (Irlanda) 1954az geroztik egiten dena; Irlandako literaturaz eta kulturaz betetako jardunaldia izango dugu, beraz. Uztailaren 3an, dantza izango da protagonista, Lyongo (Frantzia)
La Biennale de la danse jaialdiari esker. Programazio honen azken geldialdia arte eszenikoetako Europako jaialdi beteranoenetako bat izango da,
Ana Desetnica. Jaialdi ospetsu hori uztailaren 31n iritsiko da Donostiara, eta kaleko antzerki-eskaintza zabala eskainiko du