Mahai inguru bat egingo du asteartean, Parte Zaharreko arazoak aztertzeko.
Parte Zaharreko kaleak, beteta. (Argazkia: irutxuloko Hitza)
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak mahai inguru egingo du bihar, asteartea, San Telmo Museoan (19:00). Auzo elkartea kezkatuta dago Parte Zaharrean bizi duten egoera dela eta, eta egunerokoan bizilagunek sufritzen dituzten arazo eta eragozpenen inguruko gogoeta piztu nahi du: zarata handia, leku publikoen okupazio pribatua, kaleak kontsumo-leku bihurtzea… Aste Santuan turisten uholdea nabarmena izan dela azaldu du, eta udan arazoa areagotu daitekeela ikusita, hausnartzeko eta egoera aztertzeko deia egin du. Herritarrak gogoeta egitera eta elkarrizketara deitu ditu auzo elkarteak, eta mahai ingurura gonbidatu ditu.
Gainera, arazo hauek beste hirietan nola bizi dituzten azalduko dute hainbat ordezkarik:
Bilboko Alde Zaharreko Bihotzean auzo elkarteak eta
Iruñeako Alde Zaharra elkarteak, besteak beste. Halaber, udal gobernuko EAJko alderdikide bat gonbidatu dute, Parte Zaharreko gaiekiko jarrera eta asmoak azaltzeko.