Siriara eramateko osasun materiala behar da
Ume-eramaileak biltzen ari diren kideek kanpaina berri bat jarri dute abian, Siriako herria laguntzeko elkartearekin batera (AAPS). Izan ere, datorren astean, kamioi berriak irtengo dira Donostiatik, bildutako guztia errefuxiatuei eramateko. Bada, oraingoan, “hain beharrezkoa duten” osasun materiala jasotzeko deia egin dute. Lagundu nahi duen orok bihartik, asteartetik, aurrera izango du aukera, Egiako Haria Slow Fashion dendan.
Alepo eta inguruan gertatu diren bonbardatzeen ondorioz, zenbait ospitaleri eraso egin diete, eta herrialdeko osasun egoera larritu egin da. Horregatik ari dira osasun materiala jaso nahian. Egiako dendara ondorengo materialak eraman daitezke, besteak beste: gaza eta konpromesa esterilak, aposituak, bendak, esparatrapuak, kotoi hidrofiloa, serum fisiologikoa, antiseptikoak, eskularru esterilak, protesiak, makuluak eta aulki gurpildunak. Ez dute botikarik jasoko.
- Zer: osasun materialaren bilketa.
- Non: Haria Slow Fashin. Egia. Tejeria kalea, 5.
- Noiz: asteartetik larunbatera (maiatzak 3-7).
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.