Josetxo Fernandez Vaqueriza, 2007an, Gipuzkoako federazioak saritu zuenean. (Argazkia: Naroa Balsategi)
Josetxo Fernandez Vaqueriza hil egin da, gaixotasun luze baten ondorioz. Parte Zaharrekoa zen Vaqueriza, eta arraunari lotutako ibilbide luzea izan du. Euskadiko Arraun Federazioko presidentea zen 2005etik.
Ur-Kirolakeko arraunlaria izan zen; ondoren, Donostia Arraun Lagunaken sorreran parte hartu zuen, eta bertako presidentea izan zen. Aurrerago, 1985ean, Euskadiko Arraun Federazioa sortu zuen, eta bertako burua ere izan zen. Espainiako Arraun Federazioko presidente izan zen 1988 eta 1992 urteen artean.