Txakurrak aske ibiltzeko gune bat egingo dute Altzan
Donostiako udalak , eta aukera emango die Egiako parketik, Aieteko parketik eta Miramarko parketik pasatzeko.
Gune hauek parke izan arren hiriko auzo edo gune batetik bestera igarotzeko bide ere badirela onartzen du udalak, eta bide hori erabiltzeko aukera izango dute aurrerantzean txakurrek ere.
Dena dela, hiri guztian bezalaxe lotuta joan beharko dute animaliek, eta jabeek txakur-kakak biltzeko betebeharra izango dute: “Gune hauek zakurrentzat irekitzea konfiantza boto bat da, eta jabeek ere arduraz jokatzea espero dugu”, esan du Eneko Goia alkateak, txakur-kakek kexa asko sortzen dituztela onartuta.
Hortaz gain, Altzako Arria parkean txakurrak aske ibili ahal izateko gune bat egokituko dute.
Txakurrak hirian nola ibili behar duten arautzen duen ordenantza egokituko du