Graffitia Amarako Osasun iturria kalean. (Argazkia: Lide Ferreira)
Jane-en ibilaldiak proiektuaren bosgarren edizioa larunbatean egingo dute, Amaran. Jacobsen esentzian oinarritutako proiektuaren ardura eta kudeaketa Impact Hub kolektiboarena eta Donostia 2016rena da. Hala, Jane Jacobs arkitekto, pentsalari eta urbanista sozialaren begiradak Amaran zehar egingo du aurten ibilaldia.
Ibilaldia goizeko 10:00etan abiatuko da Easo Plazako antzinako bainuetatik. Bertaratutakoek Amara auzoan zehar egingo dute ibilaldia, eta auzoko historia ezagutzeko parada izango dute. Atseden hartzeko geldialdia egingo dute, 11:30ean. Ordu horretan, Kaxilda liburu-dendako lagunek hamaiketakoa eskainiko diete. Ibilaldiak aurrera jarraituko du 13:45ak bitartean. Amaiera San Bartolome harresian izango da.
Amara auzoari buruzko atzera begirakoa egingo dute Lau tabernan (Osasun iturria kalea). Amara auzoaren izaera ezagutzeko zertzeladak islatzea da helburua. Irudi eta testuak baliatuta, hiritarrengan interesa piztu nahi dute, baita, hausnarketa eta eztabaida sustatzea auzoko iragana, oraina eta etorkizunaren inguruan.
Gainera, X-Toxico artistak Osasunaren Iturria irudikatzen duen grafitia egin du. Autonomia kaleko 13. zenbakiko baxuetako pertsianetan. Apirilaren 25etik 28ra bitartean margotu zuen irudia, bertatik bertara ikusteko aukera izango da maiatzaren 7ko ibilaldian.