Auzipetutako auzotarrak babesteko bertso saioa antolatu dute Egian
Urko Aierbe eta Sandra Barrenetxea auzotarrak eta Intxaurrondoko Ugaitz Elizaran daude auzipetuen artean, beste sei Euskal Herritarrekin batera.
Egia Bizirik Auzo Elkarteak bertso saioa antolatu du maiatzaren 29an Egiako frontoian.
Nerea Redondo, Juan Mari Jauregi eta Jose Campo auzotarren alde izango da. Bertso saioarekin, “gastuei aurre egiten lagundu, babesa adierazi eta torturak salatu” nahi dituztela azaldu dute antolatzaileek.
Bertsotan arituko dira; Arkaitz Oiarzabal ‘Xamoa’, Jon Maia, Alaia Martin, Amets Arzallus, Gorka Etxeberria eta Beñat Gaztelumendi. Gai Jartzailea lanetan, berriz, Amaia Agirre.
Sarrerak 10 euroan daude salgai: Kata, Zulo zahar, Triku harri eta Landaren.


