Zurriola ikastolaren jaia maiatzaren 14an egingo dute
XIX. ZURRIOLAKO IKASTOLAREN JAIA – MAIATZAK 14
Ikastolaren XIX. Eguna ospatuko du Groseko Zurriola ikastolak, larunbatean. Urtero legez, egitarau zabala prestatu dute, ikasle, irakasle zein gurasoek giro ederrean jaiaz goza dezaten. Hamarretan ekingo diote jaiari, dianarekin. Herri kirolak, puzgarriak, tailerrak, txapelketak… jarduera anitzak egongo da. Arratsaldean jaiarekin jarraituko dute, dantza eta musikarekin, besteak beste. Erromeria izango dute 19:30ean, eta bukatzeko, 20:50ean, buruhandiak eta zezen suzkoa.
- 10:00 Diana auzoan
- 10:30 Herri kirolak
- 11:00 Puzgarriak, futbolina eta txiki-golf (egun osoan)
- 11:00 Maskara tailerra
- 11:30 Talo txokoa (etekina 3.DBHko ikasleen bidaiarako)
- 11:30 Gimnasia erritmikoa
- 11:45 Labirintoa (egun osoan)
- 12:00 Toka, bote: txapelketa
- 12:00 Jaiari AGURRA
- 12:10 Ikastolako dantza taldea eta abesbatzaren emanaldia
- 12:30 Hurrara bisita gidatua (idazkaritza sarreran)
- 12:30 Tomaxen abenturak FESTARA
- 12:30 Euskal Herriko edarien dastaketa
- 12:30 Patata tortilla eta tarta edo bizkotxo lehiaketa
- 13:00 Txikientzako astotxoak
- 13:00 Musika Eskolaren animazioa – Kantu Jira
- 13:30 Paella erraldoia
- 15:30 Irrintzi lehiaketa
- 16:00 Zurriolaokea
- 17:45 Sari banaketa
- 18:00 TOR magoa
- 18:15 Zunba dantzaldia
- 18:30 Mimo poetikoa Antzerki Eskolako guraso taldearen emanaldia
- 19:00 Ikasleen musika taldea AULKI JOLAS ERRALDOIA
- 19:30 Berbena Obaneuke trikitilariekin
- 20:50 Buruhandiak eta zezen suzkoa