Lehenengo urteak kadete eta jubenil mailan egin bazituen ere, ondoren urte ugari eman ditu Antiguako Jon Etxeberriak Munibe futbol taldean. Auzoko taldeko kamisetarekin 1994tik jokatzen du, eta, egun, erregional mailako taldeko kapitaina da. Azkenaldian, ordea, futbola uzteko asmoa duela zabaldu da lagunen artean. Horregatik, omenaldi bat merezi zuela pentsatu zuten gertukoek. “Oso jende gutxik jarraitzen du maila berean hainbeste urtez. Belaunaldi asko utzi ditu atzean, eta gaur bildu gara berarekin jokatu duen jendeak, baina baita lagunak eta familia ere. “, azaldu dio IRUTXULOKO HITZAri Etxeberriaren lagun Josu Ferrok.
Hala, gaurko partida jokatzera zihoanean, aldageletatik atera eta Berioko futbol zelaiaren gainean aurkitu ditu Etxeberriak lagun eta ezagun ugari. Korridore moduko bat egin diote, eta bertatik igaro da, bertaratu diren guztiak agurtuta. Ezustekoa izan da jokalariarentzat, baina poz handiz hartu du. Gainera, une hunkigarria gogoratzeko txapel bat oparitu diote, eta joan diren guztiekin argazki erraldoi bat egin dute.
Santo Tomas Lizeoaren aurkako partida jokatu ostean, joan dira denak Benta Berriko kiroldegira, mokadutxo bat hartu eta omenaldia ospatzera.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea