Txoministak: "Ikusi nahi genuen telesaila egin nahi genuen"
Lan taldeko hiru kiderekin egon gara web telesailaren nondik norakoak ezagutzeko.
Hiru Damatxo Ideia Faktoriari bururatu zitzaion telesailaren ideia: ‘Txoministak’ web serie berriak, Euskal Herria askatuko duen alderdi politiko baten abenturak kontatuko ditu.
Zortzi kapitulu izango ditu, momentuz; maiatzaren 4an emititu zuten ‘8ak bat‘ izeneko lehen atala, bihar botako dute bigarrena. Euskal gatazkari umoretik heltzea da helburua: “Orain arte kanpotik eraiki dituzten topikoetatik urrundu eta guk ezagutzen dugun horri buruz gure topikoak eta erreferentziak sortuko ditugu”, azaldu dute. Irabazi asmorik gabe sortutako proiektua da ‘Txoministak’, “ikusi nahi genuen telesaila egin nahi genuen”.
Lan taldeko hiru kiderekin egon da IRUTXULOKO HITZA: Naroa Mikelarena (Gros, 1991), Unai Gaztelumendi (Añorga, 1988) eta Peru Isasi (Intxaurrondo, 1983).
Datorren ostiralean erreportaje zabala irakurtzeko aukera egongo da, astekarian.
Martxan da ‘Txoministak’ web telesail berria. 14 pertsonako lan taldea dago proiektuaren atzean, nahi eta,