'Maite dugu parkea, ez suntsitu!'
Udaberriko festa ospatu zuten atzo uliatarrek mintegi zaharretan.
Change.org plataformaren bitartez 4.000 sinadura biltzeko bidean doaz.
Uliako Lore Baratzak proiektuko kideak eta uliatarrak, orohar, oso pozik eta eskertuta daude atzo jasotako babesarekin eta elkartasun mezuekin.
Hona hemen egunaren laburpen txiki bat, iruditan.
Mezu horixe helarazi zuten atzo uliatarrek. Udaberriko festa ospatu zuten eta jendetza bildu zen mintegi zaharretan.
Festa giroa izan zen nagusi, aurrera egiteko ilusioa eta gogo bizia baitute. Baina elkartasunerako eta aldarrikapenetarako beta ere hartu zuten. Herritarrek hala sentitzen eta defendatzen duten arren, eremuari parke izaera emateko eskatu zuten behingoz. Ez dute lorategietan etxebizitzak egiterik nahi.
Photocall-a ere egin zuten, udal gobernuko kide bakoitzari mezu zuzenak bidaliz: “Maite dugu parkea, ez suntsitu”.
Uliako parkea babesteko sinadura bilketak ere aurrera darrai. 400 bat gehiago lortu zituzte atzo, eta