Andoni Luis Aduriz sukaldari donostiarrak hitzaldi bat eskainiko du bihar
'Elkarrizketak' zikloaren barruan egingo dute, 19:30ean, Kursaaleko ganbara aretoan; edonork parte hartu dezake, baina lehendik izena eman behar da.
Elkarrizketa gehiago
Mugaritzeko sukaldariaz gain, beste aurpegi ezagunek ere parte hartuko dute aurtengo ekitaldietan.- Maiatzak 18. Filosofoa eta idazlea den Daniel Innerarityk eskainiko du ¿Como se gobernara en el siglo XXI? Las transformaciones contemporaneas de la democracia”. Elkarrizketa hau Javier Masso, Donostialdea ESI-ko radiodiagnostikoa espezialitatean Mediku Zerbitzuko Buruak gidatuko du.
- Maiatzak 25. Kirmen Uribe eta Anjel Lertxundi idazleek euskaraz eskainitako hitzaldia izango da. Oinazearen eta sufrimeduaren inguruan beraien hausnarketak eta tesiak azalduko dituzte, Oinazea Letren Ispiluan hitzaldian. Felix Zubiak, ESI Donostialdeko Medikua Zaintza Intentsiboen Unitatean, zuzenduko du topaketa.
- Ekainak 1. Mari Carmen Gallastegi ekonomilariak, Mariasun Landa idazlearekin batera, emakumeen ahalduntzearen inguruan eztabaida eskainiko dute, La igualdad es una buena inversion izenburupean. Itziar Bergarak, Biodonostiako ikerlari eta kronizitatean eta zahartzaroan adituak, izango da gidaria.