Lorategi Hiriari kolorea eman diote
Tailerrak egiten ari dira hainbat boluntario, Loiolako gune bati bizia emateko.
M-etxearen eta Espacios Intermedios paisaigintza taldearen eskutik, joan den asteburuan, Olatu Talka jaialdiaren bueltan. Toki askotako brigadista, boluntario eta artistak aritu ziren elkarlanean, auzoko gune hori eraldatzeko.
Asteburu honetan ere apainketarekin jarraituko dute: ostiralean, 17:30etik 20:30era; eta, larunbatean, 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Loiolako Erriberan elkartuko dira, M-enean (Loiolako Erribera pasealekua, 20). Informazio gehiagorako posta elektroniko honetara idatz daiteke: metxeakolektiboa@gmail.com
Egin dezagun denon parkea lelopean, Loiolako Lorategi Hiriari kolorea eman diote hainbat boluntariok. Zehazki, altzari eta margoketa tailerrak egin zituzten