Hainbat ekologistak ohartarazi dute eremutik kanpo eta baimenik gabe lanean ari direla Belartza industriagunearen bueltan.
Obren ondorioz, harriak bilatzen ari dira basoaren ondoan.
Hainbat ekologistak ohartarazi dute eremutik kanpo eta baimenik gabe lanean ari direla AÑ-13.2 Harrobia izeneko proiektuaren baitan. Zehazki, Añorgan dago eremu hori, Belartza industriagunetik gertu, eta badirudi
Mercadona supermerkatua eraikiko dutela bertan. “Ateratzen ari diren harriak eta materialak garrantzia eta balore natural handiko eremu batera eramaten ari dira”, aipatu du Eli Azpillagak, Haritzalde Naturzaleen Elkarteko bizilagun kaltetuak. Berarekin batera egon dira agerraldian Ekologistak Martxan taldeko Pilar Barquin eta Eguzkiko Arantxa Ozio. Azken batean, salaketa publikoa egin dute eta obraren sustatzaileak berehala geldiarazteko eskatu diote Donostiako Udalari zein eskumena izan dezaketen erakunde publiko guztiei : “Lanek hausten dituzte lege, araudi eta prozesurak, baina ez dituzte gelditu. Naturaren kontserbazioak Administrazioaren zereginetan premia beharko luke”.
Gainera, Azpillagak azaldu duenez, landa gunera materiala eramateko legez kanpoko bideak eraiki dituzte: “Inguko errekastoei kaltea eragin diete lanek, eta zazpi metroko altuera eta
120.000 metro kubikoko material metaketak bertako basoan eragin kaltegarri zuzena du”. Lur pilaketa horrek ikaragarrizko inpaktu paisajistikoa sortarazten duela diote, batez ere, babestuta dagoen Unanue Natural Guneko Landa Parkean.
Horretaz gain, maiatzaren hasieratik lur pilaketaren lekuan bertan, hondeaketako harriak txikitzen ari direla salatu dute, birringailu baten bitartez. “Prozesu horrek hogei metroko altuera duen
hauts-hodei mugikorra sorrarazten du, eta ondorio nabarmenak sortzen ditu baserri eta etxebizitzetan”.