Presoak Antiguara taldeak egun osoko egitaraua antolatu du larunbaterako.
Jon Enparantzaren aldeko elkarretaratzea Antiguan 2010ean.
Presoen aldeko jaia egingo dute larunbatean Antiguan, Presoak Antiguara taldeak antolatuta.
Eguerdian, 12:00etan, giza katea egingo dute, Benta Berri plazatik abiatuta eta Gaskonia plazara arte. Ondoren, elkarretaratzea egingo dute Gaskonia plazan bertan.
Bazkari herrikoia egingo dute Dokan, 14:00etan. Bazkalostean, bingoa: eta, egunarekin bukatzeko, kontzertuak eskainiko dituzte leku berean.
Musika taldeen txanda izango da, 19:30ean: Tajon Prieto y los kuajalotes, Proiekto Nonbre eta Ze Esatek!. Azkenik, festarekin ordu txikiak arte jarraitzeko, Lamiendo las orugas DJak.
Kontzertuetako eta bazkariko sarrerak salgai daude Plateron eta Trikuharrin, 7 euroren truke. Bazkarira ere joan nahi duenarentzako 15 euro ordaindu beharko ditu.