AB Kroserako entrenamendu saioa antolatu dute
Probestu plazan elkartuko dira partaideak, elkar ezagutzeko.
Herrikrossa webgunean. Lasterketa iritsi bitartean, noski, lanean ari dira antolatzaileak. Hala, larunbat honetarako, maiatzak 14, entrenamendu saioa antolatu dute: AB Krosa ezagutu: entrenamendua guztiontzat! Helburua lasterketaren ibilbidea ezagutzea da. Aldi berean, lasterketan parte hartuko dutenek elkar ezagutzeko aukera izango dute, eta beldurra gainetik kentzea nahi dute. Probestu plazan elkartuko dira, 11:30ean. Animatu!
Geroz eta gutxiago falta da III. AB Krosa iristeko! Maiatzaren 28an egingo dute euskararen aldeko Amara Berriko lasterketa, eta izena eman daiteke jada,