Irabazi Donostiak uko egin die Bruce Springsteenen kontzerturako gonbidapenei
Donostiako Udalak jaialdirako sarrerak gorde dizkie zinegotziei.
Amaia Martin eta Loïc Alejandro, Irabazi Donostiako zinegotziek ez dute abantaila hori onartu; ez dute ulertzen kontzertu batek zer ekarpen egin ahal dion euren lanari. Gainera, ez zaie onargarria iruditzen herritarrek 71 eta 126 euro artean ordaindu duten bitartean, eurek doan jasotzeko aukera izatea, zinegotzi izate hutsagatik.
Anoetako estadioa doan utzi izana ere gogor kritikatu du alderdiak, antolatzaileen mesedeko delakoan: “Jarduera pribatu bat egiteko gune publiko bat doan uzten bada, gutxienez sarrerek herritar ororen eskura egon beharko lukete, baina hori ez da bermatzen”, esan du Alejandrok.
Lehen legealdia da eurentzat eta hilabete hauetan sarritan jaso izan dituztela horrelako gonbidapenak adierazi dute bi zinegotziek; ez dituzte sekula onartu.
Irabazi Donostia alderdiko bi zinegotziek uko egin die Bruce Springsteenen kontzerturako gonbidapenei. Datorren asteartean, maiatzak 17, eskainiko du kontzertua musikari ezagunak Anoetan, eta