Bost urteren ondoren, 'M15 Global Debout'-aren barruan mobilizazioak egingo dituzte munduko zenbait tokitan.
2011an M15 mugimenduak Bulebarrean egindako protesta. (Argazkia: Xabier Etxabe)
Maiatzaren 15ean elkarretaratzea egingo dute arratsaldeko 19:00etan Bulebarrean,
M15 mugimenduak deituta, “
Es la hora de la lucha sin fronteras” lelopean.
Nazioarteko mobilizazioa izango da eta, beraz,
munduko beste zenbait tokitan ere egingo dituzte protestak ‘
M15 Global Debout’ egitasmoaren barruan.
2011an hasi zen M15 mugimendua Madrilen eta laster zabaldu zen beste hainbat lekutara, tartean Donostiara. “Ezinegonetik” sortutako mugimendua da eta”benetako demokrazia” eskatzeko sortu zen.