Isuna etxean jasoko du gehienezko abiadura gainditzen duen gidariak.
Mirakruz gaineko radar finkoa. (Argazkia: Mikel Goñi
Abiadura neurketak egin ditu Mugikortasun sailak hirian, eta hainbat gunetan abiadura mugak ez direla errespetatzen ondorioztatu du.
Lugaritz pasealekua, Berio pasealekua, Begiristain Doktorearen pasealekua Onkologiko inguruan, eta Martutene pasealekua kartzelaren inguruan dira gune kritikoenak.
Gehienezko abiadura 50 kilometro ordukoa bada ere bide hauetan,
gidarien erdiak baino gehiagok ez du muga hori errespetatzen.
Hala, Mugikortasun sailak radar ibiltari bat jartzea erabaki du.
Ekainetik aurrera jarriko dute abian. Pilar Arana Mugikortasun zinegotziaren arabera, “bide-segurtasuna bermatzen lagunduko du”.
Radar finkoen prozedurari jarraituz, abiadura mugak gainditzen dituzten gidariek etxean jasoko dituzte isunak. 100 eurokoak izango dira kasu arinenetan, eta
600 euro eta puntu galera, kasu larrienetan.