Udalak ez du baimenik eman bi triatloi antolatzeko
Triku taldeak azalpenik eza salatu du, eta hitz egiteko borondatea duela adierazi du.
Triku taldeak aurten ezingo duela hirian triatloirik antolatu. Trikuren arabera, hau izan da udalaren azalpena: “Proba ez da bideragarria, ez du bat egiten Mugikortasun sailaren kriterioekin”. Azalpen gehiegorik ez ematea gogor kritikatu du taldeak, diotenez esfortzu handia egin baitute udalari ibilbidearentzat alternatiba desberdinak proposatzeko. “Badirudi ez daudela kirol probak antolatzeko moduan (proba batzuk); Mugikortasun sailak erakutsi duen jarrera lotsagarria izan da”.
Gogorarazi dute bereziki emakumeek osatutako triatloi talde bakarretakoa dela Triku, eta ez dagoela inguruan emakumeek antolatutako antzeko probarik. Hala, udalari deia egin diote berriro ere mahai baten bueltan esertzeko eta adostasun batera heltzeko.
“Atzo arratsaldean, espero genuen albiste txarra iritsi zitzaigun: Srint triatloia eta familia triatloia antolatzeko eskariari ezezkoa eman dio Donostiako Udalak”. Halaxe, eskutitz baten bidez, jakin du