'Donostiarrok erabaki nahi dugu'
zezenketen inguruko galdeketa aurrera eramateko konpromisoa ere adierazi du.
Donostiako herri kontsulten araudia parte hartze prozesu baten ondorioz sortu zuten, eta lan horretan parte hartu zuten herritar eta eragileek ere euren ezinegona adierazi dute egoeraren aurrean. Herri galdeketen araudiak “udal mailan eragiten diguten arazoez eta erronkez iritzia emateko eta erabakitzeko aukera ematen digu. Sekulako aukera da herritarrek proposatutako galdeketak egiteko”.
‘Donostiarrok erabaki nahi dugu’ lelopean elkartu ziren atzo iluntzean Alderdi Ederren. Kontsulten araudia baliogabetu dutela eta, desadostasuna adierazi, eta herritarren adierazteko eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten horrela.
Izan ere, EAEko Auzitegi Nagusiak Donostiako galdeketa araua baliogabetu du, eta erabaki horrek hautsak harrotu ditu. Udal gobernuak iragarri du helegitea jarriko duela auzitegiaren erabakiaren aurka. Eta momentuz bideratuta dagoen galdeketa bakarra, hau da,