Trebeska taldeak dantzan ospatu du bere urteurrena
40 urte bete ditu Egiako Trebesko dantza taldeak. Egun osoko ospakizuna prestatu dute. Goizean goizetik elkartu dira taldearen lokalean. Urduritasuna, azken entseguak, arropak jantzi eta kalera atera dira. Desfilea egin dute auzoan barrena, eta otordu eder batekin berreskuratu dituzte indarrak.
100 dantzaritik gora elkartu dira. Gaur egungo dantzariak, eta baita inoiz Trebeska taldekoak izan ziren beteranoak ere.
Hona hemen, desfilearen aurreko uneen argazki batzuk