Egiako mugikortasunak kezkatzen du PP
bideoa jarri dute adibide gisa.
Trafiko arazoez gain, aparkatzeko leku falta da PPk nabarmendu duena. Atotxako auto biltegi zaharrean egingo dituzten lekuen inguruan galdetuko diote Aranari. 40.000 euroan salduko dituzte autoentzako lekuak; gehiegizko prezioa dela uste du PPk.
Batzordeak ospatu dituzte gaur goizean udaletxean. Beste hainbat gairen artean, Egiako mugikortasunaren gaia jarri dute mahai gainean PPko kideek. Izan ere, asko dira, euren esanetan, Egiako arazoak, eta haien inguruan galdegingo diete Pilar Arana Mugikortasun zinegotziari.
Bidegorria da PPk aipatu duen lehen gaia. Auzoko bidegorriak kexa ugari dituela nabarmendu dute erabiltzaileen artean. “Bere kokapena eta diseinuagatik arriskutsua” dela uste dute PPko kideek. Egia kalekoa, esaterako, bidegorri “aldapatsua eta auto artean ondo mugatu gabea” dela salatu dute.
Mandasko Dukearen pasealekuko biribilgunea ere kritikatu dute popularrek, autobusek eta bestelako ibilgailu handiek izan ohi dituzten zailtasunak nabarmenduz. Sare sozialetan bolo-bolo ibili den