'Artea eta zementua' erakusketa osatu dute Añorgan
Museum Cemento Rezolan bisita daitezke artelanak, iraila arte.
- Caementum instalazioa. Ainara LeGardon eta Jaime de los Riosen lana; Donostia 2016ko Labore proiektuko artista irabazleak Museum Cemento Rezolan. Soinu artea eta arte digitala elkartzen ditu.
- Absentia. Zuhar Iruretagoienaren lana. San Telmo Museoko koadroen azterketa batetik abiatutako proiektua da. Koadroetan gehien errepikatzen diren eskuen jarreratan oinarritu da, eta eskuen formako zementuzko piezak eratu ditu, baina collage bat ere.
- Buruak III. Oier Iruretagoiena da egilea. Zegamako San Pedro eliza du oinarri. Ermita horrek ez du ez gurutzerik ez kanpairik, eta barrualdean zulo luze eta estu bat du. Bertakoek burua bertan sartzeko ohitura dute.
- Mikado. Iago Rey dela Fuentek egin du. Hormigoia eta egurra elkartu ditu, eta bere behin betiko forma erakusketa gunean hartu du.
- Cristales rotos. Euskal Herriko lantegietatik ateratako kristal zatiekin osatu du Juan Pablo Orduñez / MawatreS artistak. Urteetan puskatuak egon dira, lantegi horietan lanean ari ziren bitartean.