Marea laranja batek korrika egingo du Markel Jimenezen omenez
Minbiziaren ondorioz zendu zen Altzako haurra, 2014an; gaixotasunari buruz normaltasunez hitz egin eta informatzea nahi dute senide eta antolatzaileek.
- 11:00etatik 13:00etara Harri Berri plazan (Kasares kultur etxearen aurrean): musika, buruhandiak, kamisetak, puzgarriak, haur jolasak eta txiba lehiaketa.
- 15:45 Harri Berri plazan: ongietorria eta oroimenaren aurkezpena Markelen aita eta amaren eskutik.
- 16:00 Harri Berri plazan: Aspanogi eta Bideginen informazio postua. Puzgarriak, masajistak eta haur lasterketak mailaka. Lasterketa bakoitza bukatzean Harri Berri eskolako patioan taldeko argazkia egingo dute mailaka.
- 0-3 urte: 50 metro.
- 4-6 urte: 100 metro.
- 7-9 urte: 200 metro.
- 10-13 urte: 400 metro.
- 14-15 urte: 1200 metro.
- 16:00 Harri Berri-Oletako patioan: haur tailerrak eta jolasak. Harri Berri-Oleta eskolako guraso elkarteak, elkarbizitza taldeak eta Astigarragako haur eskolak antolatzen dute.
- 17:15. Irteera Harri Berri plaza. Herri krosa 6,7 kilometro. Nik Markelengatik korrika egiten dut. Trintxerpe Kirol Elkarteak antolatutako lasterketa. Izen-ematea www.herrikrosa.eus-en edo egun berean 17:00ak arte.
- 18:30. Harri Berri plaza. Markelen gelakideek egindako omenaldia; kamiseten zozketa; Entresuperheroes liburuaren zozketa; sari banaketa.
- 19:00. Harri Berri plazan: agurra eta talde argazkia.