TELP ikastaroan ateratako ondorioak jaso dituzte Añorgan
Maiatzaren 6an egin zuten ikastaroa, 'Añorgan Euskaraz Bizi Nahi Dugu' dinamika hasi aurretik.
‘Añorgan Euskaraz Bizi Nahi Dugu‘ dinamikari hasiera eman aurretik TELP ikastaroa egin zuten maiatzaren 6an Añorgan. Hango bizipenak eta ateratako ondorioak jasotzen dituen bideoa egin dute.
Bertan, parte hartzaileek ikastarotik ateratako gogoetak elkarbanatzen dituzte. Besteak beste, norbere ahalduntzean izan ditzaken onurak, elkarrizketa elebidunak izateko beharra eta bakoitzak bere buruari zor dion errespetua azpimarratzen dituzte.
Erlazionatutako edukia"Azkeneko txanda indartsua izango da, ikastolaren urteurren jaiarekin bat eginez"