Badatoz Txanpontxo jaiak
Maiatzaren 19tik 22ra bitarte festa giroa izango da nagusi Bidebietan.
Morlansko jaien ostean, hemen dira Txanpontxo jaiak. Maiatzaren 19tik 22ra bitarte, Bidebietan festa giroa izango da nagusi. Aurten, berritasunen artean, Etiopiaren alde patinean ibiliko dira, igandean. Egitarau zabala eratu dute Bidebietako Jai Batzordeko kideek, Kontadores Gazte Zentro, haur txokoa eta gaztelekuarekin batera, besteak beste.
Ostiraleko papereko edizioan erreportaje osoa egongo da irakurgai; bitartean, hemen duzue Bidebidetako jaien programa.
BIDEBIETAKO TXANPONTXO JAIAK 2016 – EGITARAUA
Maiatzak 19, osteguna
- 17:30 Txanpontxoren jaitsiera erraldoi eta buruhandiekin (Guardaplata bidetik)
- 18:30 Txanpontxoren paparrekoa tailerra (haur txokoan)
- 20:00 Kuadrilen jaitsiera Taupada Batukadarekin (10. blokea)
- 23:00 Kuadrillen afaria
- 17:00 Erraldoi eta buruhandiak Parrandango trikitilariekin (Guardaplata bidea)
- 17:30 Haur eta Gazte Eguna, haur txoko eta gaztelekuaren eskutik (Salvador Allende parkean / frontoian): Barredora, Txanpostit, Txanpontxo Photocall, Kermessa, txapelketa bereziak
- 19:00 Txokolatada (Salvador Allende parkean / frontoian)
- 19:30 Helduentzako mahai futbol lehiaketa (Alai taberna)
- 20:00 Afari herrikoia, paella (frontoian)
- 23:00 Kontzertuak (10. blokean): Gu Geu, Anonimos, Corcones de Pasaia, Sutura, Malos Tiempos
- 23:00 Dantzaldiak Sandinorekin (frontoian)
- 11:30 Tortilla lehiaketa (10. blokea)
- 12:00 Erraldoi eta buruhandiak Bidebietako gaiteroekin (Guardaplata bidea)
- 12:30 Kantujira (10. blokea)
- 12:30 Pintxo poteoa kuadrilla arteko jolasekin (Peña Taurina)
- 13:00 Grease gazteen ikuskizuna (Nornahi plaza)
- 13:30 Grease adinekoen ikuskizuna (Nornahi plaza)
- 14:30 Bertso bazkaria (10. blokea): Nerea Elustondo eta Alaia Martin
- 14:30 Bazkari herrikoia (Nornahi plaza)
- 17:00 Mus txapelketa azkarra (Peña Taurina)
- 17:00 Haurrentzako tailer eta jolasak (Nornahi plaza)
- 17:30 Kale Antzerkia: Walkman, Ganso&Cia konpainia (12urtetik beherakoentzat). Larrotxene kultur etxea (frontoia).
- 17:30 Txanpontxoren jolasa (gaztelekuan)
- 17:30 Danborrada (5. blokea)
- 18:00 Txokolatada Koxka taberna aurrean (Nornahi plaza)
- 18:00 Toka eta Bote (Nornahi plaza)
- 20:00 Pintxo poteoa eta mozorro festa tabernetan. Gaia: zirkoa. (Jubilatuen etxea, Txalaparta, Alai, Surf, Nueva York, Txiki, Guardaplata, Riojano, Aloha).
- 20:00-21:00 BAIPASS rock (Nornahi plaza)
- 21:30-22:30 OVERCUST hard rock (Nornahi plaza)
- 21:00 Mota guztietako dantza erakustaldia (Thamessis) (frontoia)
- 21:00 Los Guarros (10. blokea)
- 22:00 Zezen suzkoa (10.blokea)
- 22:30 Mozorro lehiaketa
- 23:00 Dj JoTaTxo (10. blokea)
- 00:00 Karaokea (Aloha taberna)
- Goizeko lehen ordutik eta eguerdira arte, bertako produktuez osaturiko azoka. Barazkiak, txerrikiak, gaztak, ogia, gozokiak…
- 11:00etatik aurrera Burduntziaren prestaketa (Bidebieta elkartearen aurrean)
- 11:00 Puzgarriak (Bidebieta elkartearen aurreko futbol zelaian)
- 11:00 Etiopiaren aldeko patinajea. Izen ematea 10:00etatik aurrera (Salvador Allende parkea)
- 12:00 Erraldoi eta buruhandiak Parrandango trikitilariekin (Guardaplata bidea)
- 12:00 Helduentzako Toka eta Bote (Erreka taberna)
- 12:30 Euskal Dantzen emanaldia, Herri Ametsa Ikastolaren eskutik (5. blokea)
- 14:30 Burduntzi bazkari herrikoia (Bidebieta elkartearen aurrean)
- 17:00 Haurrentzako Toka eta Bote (Erreka taberna)
- 18:00 Herri Kirolak (5. blokea)
- 19:00 Sardinada (5. blokea)
- 19:00 Folk taldea. Europako dantzak (5. blokea)
- 21:30 Zezen suzkoa (5. blokea)