Ategorrietako Galtzada Zaharreko bidegorria arriskutsua da
bideoak ika mika piztu zuen joan den abenduan. Bertan ikusten zen ia ezinezkoa zela bidegorritik bizikletan ibiltzea. Izan ere, inguruan ikastetxeak daude, eta guraso askok han uzten dituzte autoak.
Kalapiek argi utzi zuen arazoak konpontzeko bidea: “Jose Elosegitik, Ategorrieta hiribidea eta Nafarroa hiribidean zehar autoen errail bat kendu, eta bidegorri bat sortu. Udala bultzatu behar dugu neurriren bat hartzera”.
Ategorrietako Galtzada Zaharreko bidegorrian zehar ibiltzea ez da batere lan erraza. Gros eta Ategorrieta auzoak batzen ditu bidegorri horrek, eta ingurua bisitatu du IRUTXULOKO HITZAk. Argi dago bidegorri hori arriskutsua dela, bertan bat egiten baitute, errepide estuan, oinezkoek, autoek eta txirrindulariek.
Txirrindulari batek Kalapie Elkarteari bidalitako