Hiru ordutik gorako kontzertua eman du Bruce Springsteenek
'The River' diskoko kantuak eta bere ibilbideko ezagunenak uztartu ditu Donostian bart eman duen zuzenekoan.
Gaueko 21:08 zirenean agertu zen oholtzaren gainean Bruce Springsteen eta E Street Banda. «Kaixo Donostia! Gabon Donostia», egin zuen agurra, eta
One, two, three, four esatearekin batera jarri zuen martxan soinu makina guztia. 00:48 ziren ikuskizuna amaitu zenean. Hiru ordurik gorako kontzertua eman zuen Springsteenek Donostian eman duen hirugarren kontzertuan.
Berria-ko Gorka Erostarbek kontzertuaren kronika idatzi du.
IRUTXULOKO HITZA
Anoeta estadioaren inguruan izan zen kontzertuaren atarian, eta iruditan jaso zuen bertan bizitu zen giroa.