Le Bukowski berria ezagutu nahi?
Egiako taberna mitikoak ordutegia eta eskaintza zabaldu du.
Le Bukowski tabernan. Aurten, baina, ez da soilik aldaketa estetikoa izan. Diseinua ez ezik, ordutegia ere berritu dute. Orain, egunero dago irekita, goizeko 10:00etatik aurrera gauera bitarte.
“Azken finean, edozein lokaletan urte asko ematen badituzu, beharrezkoa izaten da aldaketa bat. Etxeko sofa lekuz aldatzen duzun bezalakoa da. Kasu honetan, aldaketa txikiak egiten saiatu izan gara. Baina azken urteotan kontzertu ugari egiten ibili gara, eta dinamika horretan sartuta zaudenean, zaila da berrikuntza bat egitea. Halere, pentsatuz ordutegia zabaltzeko asmoa genuela, lokalaren itxura ere orain aldatu behar genuela pentsatu genuen”, azaldu du Le Bukowskiko jabe Josu Urbietak.
Hortaz, asteburuetan dituzten konpromisoak –kontzertuen emanaldiak– kontuan hartuta, astean zehar aritu dira berrikuntza lanetan: “Argi gehiago eman diogu tabernari, egunean zehar irekita egoteak eskatzen duelako. Lurra eta pareta ere berritu ditugu. Azkenean, goitik behera aldatu dugu!”. Hala, tabernara hurbiltzen den edonork aukera izango du bertan gosaldu, pintxo batzuk hartu edo zerbait edateko. Gainera, eguerdian ere irekita dago.
Le Bukowski historikoki beti ibili da “gaua eta asteburuaren menpe”. Egunera zabalduta, bizimodua aldatzeko gogoa ere bazuen Urbietak: “Denborak esango du, baina momentuz oso pozik gaude”.
Hiruzpalau urtean behin, aldaketaren bat egiten dute Egiako