Rural Zombies taldeak Zurriola hondartzan joko du Jazzaldian
Guztira 20 euskal taldek parte hartuko dute 61. Jazzaldiaren egitarauan.
Jazzaldian joko duten euskal talde batzuen berri eman dute jada. Uztailaren 23an, Zurriola hondartzan, Rural Zombies pop rock taldea ariko da zuzenean (21:00). Guztira 20 euskal taldek joko dute Jazzaldiaren programan. Egitaraua itxi aurretik, DJ batzuk eta, agian, beste talderen bat ere gehituko da. Antolakuntzak zuzenean kontratatu ditu zenbait talde, eta beste batzuk, hautatze prozesu bat pasa ondoren programatu dira.
Urtarrila eta apirila artean hautatze prozesutik ateratako 11 musika taldeak izango dira egitarauan. 2015ean diskoa argitaratu zutelako programatuko dira 5 talde, eta Musikene eskolak beste 3 proposatu ditu.
Ainara Ortega, Mikel Andueza, Les Fous, The Soul Messengers, Miguel Salvador Quartet, Reunion Big Band, Gregario de Luxe, Ghost Number & His Tipsy Gypsies, The Modern Soul Gang, Wednesday roject, Broken Brothers Brass Band, Igelaren Banda, Luismi Segurado eta The Great Peacocks ariko dira Jazzaldian, besteak beste.