Iritsi da Txanpontxo!
Bidebietako jaiak abiatu dira, bere protagonistaren etorrerarekin.
TXANPONTXO JAIAK 2016
BIDEBIETA AUZOARI ESKAINITAKO KANTA
ION OLANO, BERE TOKAYO MARTIN,
IRATXE, KATTA, NORZZO ETA MADDI-MACHINE
BETIKO SALTSAN, BURMUIN EKAINTZAN,
BARNERATUTAK BIHOTZA JARTZEN ZAIGU DANTZAN
TA DIM DAM, DIM DAM!
BIDEBIETA BIZIRIK
IZAN ZENAREKIN EZ DU ZERIKUSIRIK.
HAMABI APOSTULU, JAINKO BAKARRA, MINA,
GARAI HORIEK GAINDITZEA AUZOTARREN GRINA.
HAMABI APOSTULUREN BEHAKETA TENTEA
AGIAN DEPRIMITUA, INOIZ EZ DEPRIMENTEA,
HIRE BURUAN HIRIBURUA BETI DOTORE,
ALDIRO ALDIRIAK DENBORAREN KONTADORE.
DUINTASUNA, LANGILE BEGIETAN,
HELMUGA BERA, BIDE BIETAN,
HERRI ERRETAN, OINAK HARRIETAN,
LORE EDERRENAK SORTZEN DIRA ZABORTEGIETAN.
BIDEBIETA, BI BIDE DIRELA BADAKIZU,
EZ DA RAPA TA BASKOA JUNTATU TA YA.
AUZOKO NESKA, TAKA-TAKA, IBILTZEN IKASTEN DA, KOSTATA,
RATATATATA EUSKAL FEMINISTEN KASTA.
BERTIGOA EMATEN DU, BAIETZ,
URTEETAN MURRUAK MATXIRULOZ, DROGEZ BETEAK NOLA ZEUDEN
ORAIN PLAZEZ PLAZEREZ, RAPERA FEMINISTEZ,
BAIETZ; AUZOA AUZOAGO EGITEN DA, JODER.
“¿DE QUE BLOQUE ERES?” EUSKERAZ EGIN, FABOREZ,
GAGOZ RAPA EUSKALDUNTZEKO GOGOZ,
FLOW GEHIO NOLA DEGUN NAHIO,
TXANPONTXOEN OMENEZ EGINGO DEGU TRAGO, DEDIO.
MOBIDA HAU GERATUKODUNIK EZTAO.
AUZO HONEN HISTORIA, HAS NADIN KONTATZEN,
LA PAZ IZENAREKIN FRANCOK SORTUA ZEN.
LANGABE LANGILEAK GOSEZ AMORRATZEN,
ABERATSAK BITARTEAN DIRUA ZENBATZEN
KONTATU DIDATE FRANCO ETORRI ZELA,
DIKTADORE MISERABLE, GIZONTXO TXEPELA,
HAMABI APOSTULUAK ALTXATU ZIRELA,
OSPATZEKO PATXISTEN PAKE USTELA,
IZENA EMAN ZIOTEN PATXISTEK LA PAZ,
PAKEA INPOSATZEKO ZIRENEZ KAPAZ,
NARKOA JARRI ZUTEN HEMEN KAPATAZ,
DENA BAKETU ZUTEN ZALDI KAKAZ.
HORREK ESKATU ZUEN MAKINA BAT KEMEN,
ORRATZ ZURRUPARIEN ERASOEI EUSTEN,
GERRA GORRIA DAGO GORDINA HEMEN,
BAINA BAKEARENA AUSKALO ZER DEN.
AHAZ DITZAGUN KONTU ILUNAK, GAINDI DITZAGUN HISTORIETAK,
HASI NADIN KANTUAN, NERE TXANDA DA ETA.
GAZTEENA ETA AZKENA, HORI EZ DA IZAN OKERRENA,
TABLADUKO HONEN TAUPADAK IZAN DIRA ZAILENAK.
BAINA HEMEN NAUZUE, EZINAREN GRINAZ,
SAIATZEN ASKATZEN, IXTEN NAUEN MINA.
HORI EZ DA LAN FINA, BIDEBIETAN JADA EGINA,
MILA ESKER ZUEI, BESTE BAT ARTE KUADRILA.
ION OLANO, BERE TOKAYO MARTIN, IRATXE, KATTA,
NORZZO ETA MADDI-MACHINE,
BIDEBIETA BIZIRIK
Letra: Iratxe Esnaola, Norzzone, Jon Martin, Maddi Mutuberria, Ion Olano.
Grabazioa eta edizioa: Lander Llorens.
Kontadores Zentroan Rapa euskaraz laborategian sortutako kanta.
2016Ko apirilean.
Eskerrik asko Txanpontxo Jai Batzordea,
Eltzegor Elkartea, Bagera Elkartea, Donostiako Udaleko Gazteria Atala,
Donostiako Euskara Patronatua, Molotoff Irratia, Kattalin, …