San Telmo Museorako sarrera doakoa izango da igandean
Ballet garaikidea eta klasikoa eskainiko dituzte Musika eta Dantza Eskolako Eskolako ikasleek.
San Telmo Museoak musikarekin lotuko ditu Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak, eta horretarako, Francisco Escudero Kontserbatorioarekin eta Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean aritu da. Atzo, asteazkena, Museoaren Egunean, Itsaso Loinaz sopranoak eta Javier Perez de Azpeitia piano jotzaileak kontzertua eskaini zuten museoko Elizan.
Maiatzaren 22an, eguerdiko 12:00etan, elizan, ballet garaikidea eta klasikoa eskainiko dituzte Musika eta Dantza Eskolako Eskolako ikasleek, Ana Remirok eta Maider Urrestarazuk gidatuta. Horrez gain, egun osoan zehar, kontserbatorioko ikasleek hainbat pieza eskainiko dute museoan barrena. Erakustareto bakoitzari dagokion gaiarekin lotuko dute jo beharreko errepertorioa.
Igandean sarrera doakoa izango da.