AB Krosa lasterketak arrosa koloreko kamiseta jantziko du
AB Krosak eta IRUTXULOKO HITZAk elkarlanean diseinatu dute.
AB Krosak eta IRUTXULOKO HITZAk elkarlanean diseinatu dute III. AB Krosaren kamiseta. Aurten, lasterketako parte hartzaile guztiek doan jasoko dute elastikoa. Sare sozialen bidez inkesta egin du AB Krosak, kamiseta zein kolorekoa izango den erabakitzeko. Urdina eta arrosaren artean erabaki behar zen, eta gehienek (%65) arrosa kolorearen aldeko botoa eman dutenez, bada, arrosa kolorez jantziko da AB Krosa.