Hizkuntza ezberdinek bete dute Katalunia Plaza
Olatu Talkaren barruan hizkuntzak elkarrekin bizitzeko ikastaroa antolatu dute
Berrian. Bertan kontatzen du hizkuntzekin jolas egitea dela helburua: “Helburua ez da besterik. Aitzakia hitz jokoak dira, baina azkenean ideia hori da: elkarbizitza. Eta erakustea ustez desberdina denak zerikusia duela zurekin, izan ezezaguna zein atzerritarra”.
Olatu Talkaren barruan hizkuntzak elkarrekin bizitzeko ikastaroa antolatu dute Katalunia Plazan. Bertan, hizkuntzen gaineko gogoetak partekatu dituzte ariketa ezberdinen bitartez.
Izan ere, 101 hizkuntzatik gora hitz egiten dira Donostian, nahiz eta sarri aniztasun hori ezkutuan geratzen den. Horregatik gune honetan hizkuntzen arteko harremanak sustatu nahi dituzte.
‘Enpatinaxion’ izeneko ikastaroa egin dute goizeko 11:00etan, Marga Berra Zubietarekin. 24 panel jarri ditu Katalunia plazan. Hamaika hizkuntzatako hiztunak elkartu, eta hizkuntza horietan berdin ahoskatzen diren hitzak bildu ditu. Ateratako ondorioak herritarrei ezagutarazteko jarri ditu panelak plazan.
Elkarrizketa egin diote