Morlansko eraikin berrien etxabe hutsetan bizilagunen argazkiak itsasi dituzte
Olatu Talkaren barruan hiriko gune kritikoak eraldatuko dizute hainbat boluntariok.
gune kritikoen eraldaketa. Boluntarioek hiriko puntu kritikoak apainduko dituzte. Morlansen, esaterako, eraikin berrien etxabe hutsetan bizilagunen argazkiak itsasi dituzte.
2015ean egin zuten Puntu Kritikoen Mapa Udaleko Sailen Arteko Batzordeak. 41 gune identifikatu zituzten denera, eta horietako sei espaziotan lan egin dute herritarrek, Olatu Talkaren bidez: Morlans, Miramar Jauregiko bidexka bat, Egiako Maldatxo eta Iztueta pasealekuak, San Bartolome, eta Loiola eta Loiolako Erribera arteko bidea. Sormenaren bidez eta hainbat boluntarioren lanari esker, beste ukitu bat eman diete gune horiei.
Larunbat goizean, Morlanseko gune kritikoa apaintzen egon dira, Kontadoreseko Argazkilaritza Tailerreko kideak eta Morlanstarrak Auzo Elkartea elkarlanean. Auzoko eraikin berrien etxabe hutsetan bizilagunen argazkiak itsasi dituzte, tamaina errealean. Horrela, bertatik egunero igarotzen direnei babesa ematea dute helburu.
Asteburu honetan da Olatu Talka, Europako Kultur Hiriburutza ospatzeko herritarren jaialdia. Hainbat jarduera antolatu dituzte, horien artean hiriko