Belartza 2 gunea, Unanue babestutako gune naturalean txertatzea nahi dute , "balio natural esanguratsua" duelako.
Gipuzkoako Talde Naturzaleak. (Argazkia: Malen Aldalur)
Belartza 2 gune “kaltetuaren”
urgentziazko balorazioa egin du Gipuzkoako Talde Naturzaleak. Azaldu dute,
“balio natural esanguratsua” aurkitu dutela bertan: tartean, “babestutako habitatak eta mehatxupean dauden beste zenbait fauna espezie”.
Azkeneko asteetan obra ilegalak salatu dituzte talde ekologistek, eta “proiektua gauzatzeko udalak duen interesa ikusita” eremuaren balorea azaleratzeko txostena egin dute. Eskatu dute, Unanue Gune Naturalean txertatzeko.
Udalari zenbait salaketa eta eskari egiteko manifestu bat sinatu dute Gipuzkoako Talde Naturzaleek.
Bertan, salatu dute,
Belartza 2 eraikitzeko
balio natural, paisajistiko eta nekazaritza potentzial handiko eremu bat suntsitzea ekarriko lukeela, eta baita indarrean dauden erakunde ezberdinen arauak urratzea ere; proiektua gauzatzeko garaian
interes partikularrak orokorren gainetik lehenetsi dituztela; Belartza 2 eraikitzeak
Unanue natur gunea “ezinbestean” kaltetuko lukeela: eta azkenik, salatu dute,
Donostian industriagune berri bat eraikitzea “zentzugabekeria hutsa” dela.
Bestalde, hiru eskari egin dizkio Naturkonek udalari: Belartza 2
poligonoa ez eraikitzea eta naturaren defentsan gune berezi hau babesteko beharrezko neurriak hartzea; ingurune hau,
mugakide duen Unanue Natur Gunean txertatzea; eta azkenik, Gipuzkako Talde Naturzaleekin elkartzea.