Herrerako jaietako krosa egingo dute ekainaren 12an
Iokin Intxausti 'Pipas'-en omenez egin dute, 1981. urteaz geroztik.
Herrerako jaietako XXXVI. Kroserako izen ematea zabalik dago. Iokin Intxausti Pipasen omenez antolatu ohi du lasterketa, Herrerako kirol elkarteak. Aurten ekainaren 12an, igandea, egingo dute, 10:30ean. Partaideek kilometro eta erdiko zirkuituari lau itzuli eman beharko dizkiote, 6 kilometroko ibilbidea osatuz.
Izen ematea 6’5 euroren truke egin daiteke, Herrikrossa.com webgunean, eta Laister eta U-51 kirol dendetan. Probaren egunean bertan, 9’5 euro balioko du izena emateak. Lasterketa hau 1981. urteaz geroztik antolatu ohi dute, baina berez Herrerako krosean du jatorria, eta hura 1920. hamarkadan hasi ziren egiten. Lehen lasterketa 1926ko azaroaren 21ean egin zen, Herrera Sport klubak antolaturik.