Gaur kontzentrazioa egingo dute Artzain Onaren plazan, eta asteburuan Fresnesko espetxera martxa antolatu du Sortuk.
Itziar Moreno euskal presoari ezarritako bakartzearen kontra,
Fresnesko espetxeko 12 euskal presoek gose greba hasi zuten duela ia bi aste. Gose grebak 15. eguna bete du gaur. Osnyko eta Meaux-eko espetxeetan dauden euskal presoek ere elkartasun protestei ekin diete. Amarako
Oier Ibarguren dago preso Fresnesko espetxean.
Sortu-ren ustez, bakartzeak eta euskal presoei ezartzen dizkieten gainerako salbuespeneko neurriek “presoen eta beren senideen sufrimendua areagotzea” eta “gatazka politikoaren konponbidea eragoztea” dute helburu. Azaldu dutenez, presoen eskubideak “edozein kasutan” errespetatu behar dira, “baina are gehiago Euskal Herrian egoera politikoa errotik aldatu denetik”.
Gaur, asteazkena, kontzentrazioa egingo dute Artzain Onaren plazan, 19:30ean. Asteburuan martxa antolatu du Fresnesko espetxera. Ostiral iluntzean abiatuko dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik, Hernanitik, Errenteriarik eta Irundik.