Nothing Box, Autumn, Baobabs will destroy your planet, Sky Beats, Eraul, Howdy, Pablo Blix eta Iñigo Serrulla arituko dira oholtza gainean
Musikaren Egunaren aurkezpena. (Argazkia: Malen Aldalur)
Musikaren Eguna ospatuko dute ekainaren 18an, seigarren aldiz Fnac Donostia eta Donostiklubak antolatuta.
Bederatzi kontzertu eskainiko dituzte: bost Loiola kalean, eta lau Fnac-en.
Nerea Kortabitarte, Fnac Donostiako Komunikazio arduradunak azaldu du jaialdiak euskara eta bertako taldeak bultzatzea duela helburu:
“Kalitatezko jaialdi bat da, jende guztiarentzat, eta dohainik”.
Honako taldeek hartuko dute parte:
Nothin Box, Autunm, Baobabs will destroy your planet, Sky Beats, Eraul, Howdy eta Iñigo Serrulla. Jaialdiren aurkezpenean esker hitzak izan dituzte guztiek, eta azaldu dute, gogotsu daudela Musikaren Egunaren parte izateko.
Aurten lehenengo aldiz nazioarteko talde bat egongo da tartean,
Marky Ramones blitzkrieg talde. Bestalde, beste urteetan ez bezala bederatzi taldek joko dute oraingoan.
Bost taldek Loiola kalean eskainiko dute kontzertua eta gainerako lauak Fnac-eko eraikinaren barruan. Helburua,
“musikarik gabeko minutu bat ere ez egotea” dela azaldu du Kortabitartek.
Aurtengo jaialdiko
kartela, berriz, Iratxe Leonek egin du.
Musikaren Eguna. Egitaraua:
- 11:00etan Baobabs will destroy planet (Fnac)
- 12:00etan Autumn (Loiola kalea)
- 13:15etan Sky Beats (Loiola Kalea)
- 14:00etan Pablo Blix (Fnac)
- 15:30etan Iñigo Serrulla (Fnac)
- 16:30etan Nothing Box (Fnac)
- 17:30etan Eraul (Loiola kalea)
- 18:45etan Howdy (Loiola kalea)
- 20:00etan Marky Ramones blitzkrieg (Loiola kalea)