Imanol Garmendia, eskuinetik lehena, laukoan.
Ezinezkoa izan da azkenean; Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako txartelik gabe geratu da Imanol Garmendia arraunlaria (Egia, 1992). Aulki mugikorreko lauko arinean aritu da Garmendia, Espainiako Selekzioarekin. Santurtziko Ander Zabala, kataluniar bat eta espainiar bat izan ditu taldekideak. Suitzako Luzerna hirian izan dira azken egunetan, Riorako bidean, baina ezin izan dute ametsa lortu.
Bidaia egin aurretik
hitz egin zuen IRUTXULOKO HITZAk arraunlariarekin.