Nerea Kamio getariarra Parte Zaharreko turismoak sortzen duen inpaktu soziokulturala aztertzeko ikerketa bat egiten ari da Bartzelonako Unibertsitatean.
Inkesta betetzeko aukera dago Kresala elkartean. (Argazkia: Nerea Kamio)
Parte Zaharreko turismoak sortzen duen inpaktu soziokulturala aztertzeko asmoa du Nerea Kamio getariarrak. Berrikuntza eta gestio turistikoko master amaierako lana egiten ari da Kamio Bartzelonako Unibertsitatean.
Kamiok azaldu duenez, masterraren helburuak, hiriko eredu iraunkorrak ikastea, ondo kudeatzen jakitea eta ikerketa bultzatzea dira.
Honakoa da Parte Zaharreko turismoa inpaktu soziokulturalaren aldetik aztertzearen arrazoia:
“Bartzelonan, Ciutat Vellan eta Barcelonetan gehienbat, turisten gainkarga handia dago, eta honek bizilagunengan arazo ugari sortu ditu. Hori ikusita, Donostian ere berdina pasako ote den ikertu nahi dut”.
Horretarako, lehenbizi hiru elkarrizketa egin ditu:
Urgullpeko Gazteak Asanblada, Zaharrean Merkatarien Elkartea eta Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea. Era berean, azaldu du udalaren eta ostalaritza elkartearen erantzunaren zain dagoela.
Hipotesi nagusi batetik abiatu zen Kamio: “Azken urteetan turismoak gorakada izugarria egin duela iruditzen zait Donostian, bereziki Parte Zaharrean”.
Auzotarren iritzia jaso nahi du
Hipotesi horretatik abiatuta eta
datu turistikoak “albo batera” utzita, auzotarren iritzietan jarri nahi du arreta Kamiok. Horretarako,
inkestak egin nahi ditu bertako bizilagunen artean.
Kresala Elkartean edukiko dute bizilagunek euren iritzia eman ahal izateko aukera datozen bi asteburutan.
Maiatzaren 27an eta 28an eta ekainaren 3an eta 4an. Aurreko asteburuan ere bertan izan da Kamio.
Parte hartzeko
bi baldintza soilik bete behar dira: gaur egun
Parte Zaharreko bizilaguna izatea eta 1
6 urte baino gehiago edukitzea.