Intxaurrondoko kofradiak bilera ireki bat egin du, Letaman gaztetxean.
Traganarruak bilera egin zuen ostiralean, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean. (Argazkia: Traganarruak kofradia)
Intxaurrondoko Traganarrua kofradia bilera ireki bat egin berri du, Letaman gaztetxean. Helburu nagusia izan da Aste Nagusiari begira antolatu beharrekoen inguruan jardutea. Izan ere, Donostiako
jaiak datozela iragartzeko eta motorrak berotzeko, Traganarruek jaialdi bat egingo dute. Auzoko gaztetxean bertan izango da,
uztaila bukaeran edo abuztu hasieran.
Jaialdia Intxaurrondoko kofradiak berak aurrera eramateko asmoa duen arren,
gainontzeko kofradiei, pirata sentitzen direnei edo interesaturik egon daitezkeenei gonbitea luzatu diete. Hala, jaialdia anitza izatea lortu nahi dute, bai adin zein kofradia aldetik. “Traganarruon harreman sarea sendotzeko baliatzeaz gain, jende berria erakartzeko ere aprobetxatu nahi dugu; baita beste kofradia, pirata edo gertukoekin harremana sendotzeko ere”, azaldu dute kofradiatik.
Jaialdi horren
egitaraua Traganarruan eratu duten lan talde batek prestatuko du. Egun horretan parte hartu nahi lukeen pertsona oro haiekin harremanetan jartzera animatu nahi izan dituzte.
Haur, gazte zein heldu elkartzea da euren xedea, eta “denok atsegin egoteko moduko egitaraua sortzea”.
Aste Nagusiko egitaraua
Bestalde, Aste Nagusiko programari erreparatuta, aurreko urteko
egitarau antzekoarekin jarraitzea erabaki dute: “Egitaraua aldatzen hasi baino, nahiago izan dugu gure egitarauaren egun bakoitzaren balorazioa zein izan zen begiratu, eta
egun bakoitza nola hobe dezakegun pentsatu“. Beraz, programa goitik behera aldatu beharrean, burututako jarduerak moldatzen ahaleginduko direla erabaki dute. Adibidez: bizitasun gehiago emanez jarduera bakoitzari, antolaketa eraginkorragoa planteatuz, gainontzeko kofradiekiko elkarlana hobetzen saiatuz, eta Aste Nagusia denek gozatzeko modukoa izan dadin ardurak banatuz.
Hala ere, oraindik ideia berriak jaso eta entzuteko prest daude.
Horrenbestez,
deialdia luzatu diete kofradiako kide izan nahiko luketen pertsona guztiei. “Traganarrua sentitzen den edo gurekiko interesa duen pertsona orori esan gurekin harremanetan jarri daitekeela,
Facebook,
Twitter, posta elektroniko bidez (
traganarrua@donostiakopiratak.eus) edo egiten ditugun deialdietara azalduz”.