Uliako parkea mantentzeko adituen ahotsak jasoko dituzte
Larunbatean egingo dute jardunaldia, 10:00etan hasita.
Uliako Lore Baratzak egitasmoko kideak, parkeko lagunak eta baita auzo elkarteko kideak eurak ere.
Asko dira antolatzen dituzten jarduerak, parkea ikusarazi eta bertan egin nahi duten hirigintza proiektuari aurre egiteko. Izan ere, jendartearen presioa dela uste dute, proiektu hori geratzeko modu bakarra, eta horretarako proiektua ezagutarazi beharra dagoela uste dute uliatarrek.
Hiriko natur guneak mantendu nahi dituzte; tartean, Uliako parkea. Larunbateko jardunaldian, herritarrez gain, hainbat aditu elkartuko dituzte, eta solasaldi irekien bidez, parkea mantendu eta biziberritzeko proposamenak landuko dituzte.
Stop Park Destruction goiburupean antolatu dute jardunaldia Uliako mintegi zaharretan. Bigarren saioa da oraingoa.
Ondorengoei ondare gisa utzi nahi diete parkea, eta helburu horretan buru-belarri dabiltza, bai
- 10:00etan: Uliako wiki-proiektuaren inguruko saioa. Hizlariak, Aitzol Astigarraga (QR kodigoak), eta Xabier Cañas eta Kepa Sarasola (wikipedia adituak).
- 11:00etan: Uliako mintegiak, mantendu beharreko espazio bikaina, Iñaki Larrañagaren eskutik.
- 12:00etan: Beste parkeetako joerak, Pola Sangalli biologoa eta paisajistaren eskutik.
- 13:00etan: Aire zabaleko pedagogia: hirian bizi, naturan hazi, Bihotz Inguru elkarteko Larraitz Altunarekin.