Aingura kofradiak gorpuztuko du Ezkila kapitaina
Eskandalosa eta Jaranero kofradia berriak izango dira Donostiako Piraten Aste Nagusian.
Donostiako Piratek flamenkada egin dute asteburuan, mugimenduaren asanblada orokor eta irekia. Mugimenduaren gaineko hausnarketa, eztabaida, iritzi trukaketak eman eta erabakiak hartzeko espazioa bihurtu da aurten ere.
Antiguako Dokan bilduta eman zuten larunbat goiza, eta Aste Nagusirako berri batzuk eman dituzte jada. Aingura kofradiak gorpuztuko du Ezkila kapitaina, eta Ezkila kapitaina irudikatzeko proposamenak jasoko dituzte piratek.
Flamenkadan kofradia bakoitzak bere egitaraua azaldu zuen: asmoak, aldaketak eta ideiak, besteak beste. Gainera, asanbladan bi kofradia berriri ongi etorria eman diete: Eskandalosa eta Jaranero kofradiak.
Mugimenduan parte hartzea sustatzeko proposamenak aztertu dituzte, gogoeta talde guztira ekarrita. Gainera, Donostiako Piratak indartu eta zabaltzeko, proposamen desberdinak planteatu dituzte kofradiak sortu eta parte hartzeko aukeren inguruan.
Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren inguruko hausnarketa espazio bat sortzea erabaki dute. kultura eta hiri ereduaren esperientzia desberdinak trukatzeko eragile ezberdinekin.
Ekainean Kantauri Beltza izeneko jardunaldiak egingo dituzte. Ekainaren 10ean, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean; ekainaren 11n, Antiguako Txantxarrekan; eta ekainaren 16an, oraindik zehazteke duten leku batean.