Erraustegiaren aurkako mobilizazioak
Aurreikuspen guztiak gainditu zituen maiatzaren 29an Donostiako Gipuzkoa Plaza eta Onkologikoa lotu zituen giza kateak.
Gipuzkoa Zutik plataformak igandean arratsaldeko 16:00etan Gipuzkoa plazan elkartzeko egindako deialdiarekin bat egin zuten 200 lagun inguruk. Gaua bertan pasatzea erabaki zuten asanblada irekian, “erraustegiaren eta egungo sistema politiko-ekonomikoaren aurka”.
Udaltzaingoak Ertzaintzaren laguntzaz hainbat aldiz Gipuzkoa plaza hustu ondoren, Bulebarrean jarraitzen du Gipuzkoa Zutik mugimenduak kanpaldiarekin.
Zubietan eraiki nahi duten erraustegiaren aurkako mobilizazioaren jarraipena egiten ari da IRUTXULOKO HITZA.